BALMASEDA

Prentsa Aretoa

2024/01/27

Imanol Pradales, aho batez 2024ko Euskadiko hauteskundeetarako Lehendakarigai aldarrikatua

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Durangon onetsi ditu talde jeltzaleak Euskadiko hurrengo hauteskundeetara eramango dituen hautagaitzak. Araban zerrendaburu jeltzalea izango da Joseba Díez Antxustegi, Bizkaian Pradales eta Gipuzkoan Bakartxo Tejeria, azken hau ere aho batez izan baita aukeratua Eusko Legebiltzarreko presidentegai

rss Ezagutzera eman
Imanol Pradales, aho batez 2024ko Euskadiko hauteskundeetarako Lehendakarigai aldarrikatua

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Aberri Batzarra, gaur goizean Durangoko Landako Gunean batzartuta, talde jeltzaleak Euskadiko hurrengo hauteskundeetara eramango dituen zerrendak onetsi ditu. Imanol Pradales, EAJ-PNVko alderdikideek Lehendakarirako proposatu duten hautagai bakarra izanik, aho batez izan da aukeratua. Berdin gertatu da Bakartxo Tejeriaren hautagaitzarekin, bere kasuan Eusko Legebiltzarreko Presidenterako. Halaber, lurralde historiko bakoitzean eratu diren zerrendei dagokienez, Joseba Díez Antxustegi izango da Arabako zerrendaburua, hurrengo tokietan Nerea Melgosa eta Ander Añibarro joango direlarik. Imanol Pradalesek hartuko du lehen lekua Bizkaiko zerrendetan, Maitane Ipiñazar izango da bigarrena eta Jon Aiartza hirugarrena. Gipuzkoan, hautagaitza jeltzaleko burua izango da Bakartxo Tejeria, bigarren joango da Markel Olano eta hirugarren María Eugenia Arrizabalaga.

2024an Euskadin egingo diren hauteskundeetan EAJ-PNVk aurrkeztuko dituen 75 pertsonetatik 90 dira emakumeak eta 41 dira gizonak.

Aberri Batzarrak amaiera eman dio gaur azken hilabeteetan egin den prozesu luzearekin. Zerrenda irekiekin hasi zen iragan azaroaren 25ean, Euzkadi Buru Batzarrean egin zuen hasierako proposamenarekin. Prozesu honetan EAJ-PNVko alderdikide guztiek parte hartu ahal izan dute, hautagaiak proposatu eta aukeratu ahal izan baitituzte.

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi