Prentsa Aretoa
2017/03/01
EAJ-PNV Genero Berdintasunaren alde
Berdintasun markoaren barruan, Alderdia etengabeko lanean ari da gizartean Genero Berdintasunaren eta Emakumeen Eskubideen defentsa sustraitzeko era finkatzeko .
“Genero berdintasuna Konstituzioan jasotzen den printzipioa da eta printzipio horren arabera emakumeak eta gizonak berdinak gara legearen aurrean", horrek esan nahi du pertsona guztiok eskubide berberak ditugula Estatuan eta gizartean.
Ospakizun honen kariaz, martxoaren 5ean, Balmasedan Emakumeen Eguna ospatuko da sexu eta adin guztietako pertsonentzat antolatutako jarduerarekin: Emakumeen Eguneko III. Herri Lasterketa.
Lasterketa ez lehiakorra izango da eta "Emakumeak Aurrera" lemapean aldarrikatu nahi da emakumeek lan esparruan, erakundeetan eta gizartean gizonen pare egon behar dutela. Emakumeen ahalduntze ekonomiko eta soziala funtsezkoa da gizartean elkarbizitza normalizatua eman dadin eta, emakume eta gizonek elkarrekin borrokatu ezik, helburu hori ez da lortuko.
Aldarrikapenerako eguna da eta,horrekin batera, elkartasunerako eguna ere bai, izen emateekin lortuko den dirua Minbiziaren kontrako borrokara bideratuko delako. Urte bakoitzean elkarte ezberdina aukeratzen da. Aurtengoa Minbiziaren kontrako Elkartea izan da eta datorren urtekoa Diabetes Zero elkartea .
Iganderako aurreikusi diren beste jardueren artean daude Spinning Master Class bat 16 urtetik gorakoentzat eta Zumba ikastaroa.
Kide Enkarterri enpresa izango da lasterketa bukatutakoan neska-mutilentzako jolasak animatzeaz eta dinamizatzeaz arduratuko dena.
Hauxe da Udalak Genero Berdintasunaren alde egiten duen jardueretako bat. Agiri honi erantsita bidaltzen dugu jarduera guztien zerrenda.
Era berean gogoratu nahi dugu mundu mailan Nazio Batuen erakundearen bidez egiten den lana. Aurten orain arte erdietsitako lorpenak landuko dira, aldaketa gehiago eskatuko dira eta emakumeek beren herri eta erkidegoetan egindako guztian erakutsi duten adorea eta erabakimena landuko da.
2017ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako goiburua da "Emakumeak eraldaketa bidean dagoen lan munduan: 2030 urtean 50-50 planeta lortzera goaz" .
Guztion artean lortuko dugu. EMAKUMEAK AURRERA
EMAKUMEAREN ETXEA-2017
2016-17 ikasturte honetan Emakumearen Etxean egiten ari dira Berdintasun Arloak eta Zoko Maitea Emakumeen Elkarteak antolatutako jarduera ezberdinak:
A-) IKASTAROAK
MAILA ERTAINEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA: ARRETA SOZIOSANITARIOA
ARTEAREN HISTORIARI BURUZKO IKASTAROA
PINTXO IKASTAROA
NESKA-MUTILEI ZUZENDUTAKO SUKALDARITZA IKASTAROA
ELIKAGAIAK MANEIATZEKO IKASTAROA
JOSKINTZA IKASTAROA
MARGOLARITZA IKASTAROA
ESKULANGINTZA IKASTAROA
YOGA IKASTAROA
PILATES IKASTAROA
ABDOMINAL HIPOPRESIBO IKASTAROA
TAICHI IKASTAROA
DANTZA IKASTAROA
B-) TAILERRAK
TRATU ONEN TAILERRAK IKASTETXEETAN
BARRETERAPIA TAILERRAK
AUTODEFENTSA TAILERRAK EMAKUMEENTZAT
ADIMEN AKTIBOA GARATZEKO TAILERRA
ESKUKO TELEFONOA ETA TABLETA ERABILTZEN IKASTEKO TAILERRA
NESKA ETA MUTILENTZAKO IPUIN KONTALARIA: BERDINTASUN GAIAK
C-) BESTE JARDUERA BATZUK:
HILEAN BEHIN,DRENAJE LINFATIKOA
ASTEAN BEHIN ,AHOLKULARITZA JURIDIKOA
OSTEGUNERO, GAI EZBERDINEI BURUZKO HITZALDIAK
HILEKO AZKEN OSTEGUNETAN, GAI EZBERDINEI BURUZKO BIDEO FORUMAK
C-) KANPAINA EZBERDINAK:
Martxoaren 8 a: "Emakumearen Nazioarteko Eguna"
Maiatzaren 17a: "Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna"
Azaroaren 25 a: "Emakumearenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna"
D-) BESTE JARDUERA BATZUK
Emakumeen elkarteei babesa, beren egitasmoak kudeatzen eta garatzen laguntzeko
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren garapena ( 2015-2018 epealdirako)
Gastu publikoko egitasmoan berdintasun printzipioa jasotzeko Gida Plana Garatzea: Balmasedako Udalaren Dirulaguntzak, Kontratuak eta Hitzarmenak
Balmasedan genero indarkeriaren biktimak artatzeko prozedura Protokoloaren jarraipena
Genero Indarkeriaren kontrako I. Planerako diagnosia baliozkotzea eta plana egitea
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27