BALMASEDA

Prentsa Aretoa

2017/03/10

2017rako Balmasedako Aurrekontuak

rss Ezagutzera eman
2017rako Balmasedako Aurrekontuak

ARGAZKIA JAITSI

Urtarrilaren 12an onartu ziren,hasiera batean, 2017rako Balmasedako Udal Aurrekontuak

Aurrekontuen inguruan iruzkin batzuk egin nahi genituzke :

1.- Sarrerei dagokienez, bi kontuk baldintzatzen dituzte: Ordenantza Fiskaletan 2017 urterako tasa eta prezio publikoak izoztea erabaki da (hirugarren urtez) eta Foru Aldundiak diru-bilketari dagokionez dituen aurreikuspenak. Azken kontzeptu honetan udalak dirubilketa osoaren %63,82 hartzen du eta,beraz, dirubilketan gorakada edo beherakada ematen bada ondorio zuzenak ditu gure sarreretan eta,ondorioz, gastatzeko dugun ahalmenean. Azken bi urteotan diru sarrerak aurreikuspenak baino baxuagoak izan dira.

2.- Gastuei dagokienez, ohar labur batzuk azpimarratu nahi ditugu :

- Inbertsioa % 40,6 igoko da 2016ko aurrekontuarekin alderatuta. Kapitulu honetarako aurreikusi den kopuruarekin lanak egingo dira ikastetxeetan, kirol instalazioetan eta herriko parke eta plazetan ( Korreria kalea Aldapa kalearekin lotzea aurreikusten da Korreria 42ko eraikineko lorategitik). Aurreikuspenen arabera   268.100 €ko inbertsioa izango da.

- Transferentzien kapitulua: Hiritargoari bueltatzen zaiona pertsonei,elkarteei edo beste entitateei emaniko dirulaguntzen bidez. Kopurua hau  1.096.069 eurokoa izango da aurten (100 eurotik 13). Azpimarratzeko modukoak ere badira Toki Enplegu Plana ( Plan honetan sartu dira antzinako Enplegu Plana eta Dinamizazio Ekonomikoa) 525.000 eurorekin, Familiei ematen zaizkien dirulaguntzak  90.000 eurorekin eta Gizarte Larrialdi kasuetarako Laguntzak osatzeko  hasiera batean egin den 32.000 euroko aurreikuspena.

- Gainerako partidetan: gastuei neurriz eustea, oraindik bizi ditugun garaiak gogoan hartuta.

Beraz, pertsonen beharrizanei begiratuko dieten aurrekontuak izango dira,baina beste egitasmo batzuk egiteko aukera ere emango digutenak, txikiak badira ere. Horixe da gure hauteskunde egitasmoan hitzeman genuena: pertsonen alde gobernatuko dugula .

Deigarria da CLI eta Bildu taldeko ordezkariek aurrekontuei kontrako botoa eman izana, bereziki EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiok osatzen dugun Gobernu Talde honen aldetik beren zuzenketa ugariak kontuan hartzeko ahalegina egin denean.

  Berri ikusiagoak...