BALMASEDA

Prentsa Aretoa

2017/07/20

EHCLIBildu, Fronte Komun berria?

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Uztaileko azken osoko bilkuraren bideoak sentsazio arraroa utzi digu. Azken Osoko Bilkura horretan hainbat gai garrantzitsu jorratu dira  eta,ezkutuan baino, ageri-agerian geratu den egoera bat egiaztatu ahal izan dugu, CLI-EH Bildu frontea gobernu taldearen kontra dagoela,alegia.

Gutxienez bost aldiz entzun zaio CLI taldeko ordezkariari, “EH Bilduk azaldutakoaz aparte, gutxi geratzen zait esateko” edo “ bat nator EH Bilduk esandakoarekin” esaten … hori ote da hautagaitza independentea izatea? 

Beste alde batetik,hainbat kontraesan planteatu dira EH Bilduren partez. Gobernu taldeari egotzi zaio ideia faltan dagoela eta Osoko Bilkuran bertan hainbat gai jorratu ziren,besteak beste antolaketa berria, Horkasitas jauregia erabilera anitzerako gune bihurtzeko egitasmo idazteko ezarriko den partida edo igeritokiak birmoldatzeko lehen faseko egitasmoa.

Laburbilduz, Alkateak herritargo osoari aurkeztu dion Kudeaketa Planak, zeinen bidez gobernu taldearen lehentasunak arduradun politiko eta teknikoak, erabiliko diren errekurtsoak eta jardueren kronograma planteatzen diren, oposiziokoak ezustean harrapatu ditu eta, agerian geratu den bezala, talde gisa jardungo dute eta eskura dituzten oztopo guztiak jarriko dituzte Plan hau garatzerik egon ez dadin. Oposiziokoen jarrera horren aurrean, gobernu taldearen erantzukizuna dago, legealdiko lehen urteotan diru kontuen kudeaketa zorrotza egin ondoren, inbertsioak aurrera eramateko baliabideak izan ditzakeelarik.

Osoko Bilkuran bertan eman ziren ezagutzera 2016ko ekitaldi ekonomikoari buruzko datu batzuk. 2016ko ekitaldia itxi zen 9.750.000 euroko gastu eta sarreren aurrekontuarekin, eta azpimarratu egin zen 2013 eta 2016 urte bitartean sortutako zorra murrizteko egin den ahalegina, 1.900.000 eurotik gorako amortizazioa lortu delarik. Osoko Bilkuran emaniko datuen arabera, gaur egungo zorpetze maila baxuak suposatzen du Kutxako Soberakin osoa 2017 urteko gastuak finantzatzeko erabili ahal izango dela. Zenbateko hau 900.000 €tik gorakoa da gaur, eta gorako joera izan du 2013 urtetik hona.

Xehetasun modura, CLI taldeak eta EH Bilduk kontrako botoa eman diote ekitaldi amaiera honi. Kontra zeri egiten zaio? Ekitaldia datu ekonomiko onekin ixteari? Inbertsioak egiteko dirua izateari? 

Hau da, ekitaldi amaiera honen kontra bozkatzea da Balmasedako herritargoaren bizitza kalitatea eta Udal honek ematen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzera bideratutako egitasmoak abian jartzearen kontra bozkatzea bezalakoa.

Gobernu taldeak Balmasedaren eta Balmasedako herritar guztien alde lan egiten jarraitzen du; EH BILDU eta CLI taldeak, ordea, hauteskunde kanpainan daude, 2019rako bi urte geratzen diren arren. Beren helburu nagusia da edozein egoeratatik onura elektoralak atera ahal izatea.

Bideo osoa: https://vimeo.com/225537180

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi