Prentsa Aretoa
2017/03/30
Kultura, Elkarbizitza,Erkidegoa
“Txarrena ez da hutsegitea, baizik eta akatsa justifikatzen saiatzea, gure arinkeria eta ezjakintasunaz ohartarazteko helarazten zaigun mezutzat aprobetxatu beharrean”. Santiago Ramón y Cajal
Aipu hau erabili dut esparru publikoarekiko jokaera eta jarrera batzuen inguruko hausnarketa partekatzeko. Esparru publikoa denona da, gizabanakook bizi garen lekua, besteekin partekatzen duguna, hain zuzen. Hutsegitea txarto egindako gauzatzat jotzen badugu, zalantzarik gabe, denok egiten ditugu hutsegiteak eta hutsegite horietatik ikasi behar dugu gure erkidegoan gure arteko elkarbizitza hobetzeko.
Eta, egia da egunero aurkitzen garela okertzat jo dezakegun jokaeraren aurrean jartzen zaizkigun egoeretan. Gai "txikiak" izan daitezke eta, seguruenik, ez dute garrantzi handirik izango, baina hasierako aipua esan zuen Santiago Ramón y Cajalek berak esaten zuen moduan justifikatzen saiatzen garen hutsegite txiki horietako bakoitza elkarbizitza hobetzeko aukera izan daitekeela eta elkarbizitza hori ulertu behar dela elkarrekin bizitzeak berarekin dakarren esanahi zabalean (beste pertsonekin bizitzea). Gizatalde ezberdinek toki berean bakean eta era harmoniatsuan bizitzeari lotutako kontzeptua da. Hori dela eta, gizalegearen kontrako jarreren aurrean, elkarbizitza hobetzen lagun gaitzaketen hutsegitetzat jo ditzakegunak izan daitezkeen arren, pertsona batzuek beren jarduera justifikatzen dute eta orduan ekar dezakegu gogora aipua eta, ahal badugu, ozenki esan ere. Hori eginez, hobeto kudeatu ahalko dugu gure haserrea eta, litekeena da hausnarketa bat sortaraztea.
Ez, ez daukagu nahi duguna eta nahi dugun tokian egiteko eskubiderik, gure askatasuna ezin da horretarako aitzakia izan eta ezin dugu gure burua justifikatu beste alternatibarik ez dagoelako. Beti erabaki dezakegu nola jokatuko dugun. Benetako askatasuna, nire ustez, bakoitzaren aukeramena da; hau da, pertsona bakoitzak bere erabakiak hartzeko boterea eta eskubidea duela. Alderantziz, daukagun beste eskubide eta derrigor bat da kultura bat lantzea (elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk), Balmasedako Hiribildu hau osatzen dugunon arteko elkarbizita errazteko.
Laburbilduz, ahalegin berezia egin behar dugu gure kaleak "Pipican" erraldoi bihur ez daitezen edo, are okerragoa dena, komun publiko erraldoitzat jo ez daitezen denon artean eta beste partidak murriztearen kontura ordaindu behar dugun garbiketa zerbitzua dugulako aitxakiapean. Hori bezain garrantzitsua izan daiteke hutsegiteak aukera bilakatzea eta, batez ere, esparru publikoa eta erkidegoa errespetatzeko jokaeren balioa aldarrikatzeko kultura bultzatzea. Pertsona guztien ardura da, eta erronka ere bai, partekatutako jokaera horiek guztiek Balmaseda izenez deitzen dugun bizitoki hau egunetik egunera gero eta gehiago hobetzen lagun gaitzaten".
P.D.: Laburmetrai bikaina irribarre egin eta apur bat hausnartzeko https://youtu.be/NJPjDl1Eyyg?list=RDNJPjDl1Eyyg
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27