Prentsa Aretoa
2017/04/12
Tito Zugastiri esan diogu agur, Balmasedako Udaleko EAJ-PNVren
Egunotan Tito Zugastiri esan diogu agur, Balmasedako Udaleko EAJ-PNVren udal taldeko zinegotzi gisa. Ohore handia izan da guretzat.
Egunotan Tito Zugastiri esan diogu agur, Balmasedako Udaleko EAJ-PNVren udal taldeko zinegotzi gisa. Ohore handia izan da guretzat.
Tito 1991ean jabetu zen Balmasedako udaleko zinegotzi karguaz,hau da, hurrengo egunotan 26 urte beteko lituzke. Iragan urtean Udalak omenaldi polita egin zion udal administrazioan eman dituen 25 urteak eskertzeko, eta urteurrena ospatzeko intsignia eman zion.
26 urte hauetan hiru alkate ezagutu ditu, ideologia ezberdineko 51 zinegotzirekin egon da, 200etik gora Osoko Bilkuretan izan da eta urte bete osoan alkate izan da, alkate titular izan direnei eginiko ordezkapenak kontuan hartzen baditugu. Kopuru horiek bai merezi dutela Balmasedako udalean ordezkatu duen EAJ-PNV talde honen aldetik gure esker ona adieraztea.
Pertsona bat lanpostu batetara, talde batetara edo lantalde batetara sartzen denean eskertzeko gauza izaten da lehen urratsak emateko laguntza jasotzea, eta Tito benetako maisua izan da lan horretan. Maisua horretan eta gaiak diskrezio eta sen onez aztertzeko orduan ere, ezberdinen arteko adostasunak lortzeko ahalegina eginez, baina beti bere izaera abertzale sendoa galdu gabe.
Hemendik aurrera, gehien maite duzunari emango diozu denbora, zure familiari. Gehiegitan, familiak dira erantzukizunak hartzean galtzaile irteten direnak, eta orain izango duzu merezi duten ordaina emateko aukera.
Agur, Tito, adiorik ez. Gero arte!
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27