Prentsa Aretoa
2017/05/10
Aurtengo Kolitzako aterpe berriaren lehen urteurrena bete da
Aurtengo apirilean Kolitzako aterpe berriaren lehen urteurrena bete da. Hasiera hasieratik, azpiegitura honek hika-mikak eta polemikak sortarazi ditu,baina lehen urtea amaitzean egin daitekeen balorazio onak ez du horren inguruko zalantza izpirik uzten.
Polemika,gure aburuz, arrazoi partidistek eragin dute, eta ez egitasmoaren beraren errealitateak. Kritiko agertzen ziren batzuek aitortu egin zuten ez zirela mendira sarri joaten.
Egitasmoaren sorrera
Aurreko legealdian, Kirol eta Kultura sailak lehenetsi beharreko jo zuen Kolitzako aterpea hobetzeko lanak egitea. Ordura arte zegoen aterpea 80. hamarkadan eraiki zen eta hainbat gabezia zituen, bere funtzionalitateari eta iraunkortasunari zegokion aldetik.
Ildo horretatik, egitasmo berritzailea, jasangarria eta iraunkorra, kokapenera ondo egokitua eta praktikoa egitea bilatu zen. EHUn Ondarea ikertzeko Taldeko batekin jarri ginen harremanetan. Arkitekturan doktorea da eta benetako erreferentea halako egitasmoen esparruan. Egitasmoa 2014 urtean egin zen eta, aldarazpenen bat edo beste egin ondoren, Kolitzako gaur egungo aterpea atontzeko egitasmoari ekin zitzaion.
Lankidetza beste erakundeekin
Egitasmoa kalitate handikoa da eta horregatik erakundeen aldetik bi finantzaketa bide zabaltzea lortu dugu. Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak hobekuntzetarako duen funtsetik 60:000 euro jaso dira eta,beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Landa Garapenerako 97.000 euroko dirulaguntza eman du. Erakunde biak inaugurazio ekitaldian izan ziren eta egitasmoaren onurak azpimarratu zituzten.
Egitasmoa
Eraikin modularra da eta A klaseko etxebizitzak izan ditzakeen baldintzekin egina izan da. Eraikuntza sistema berritzailea erabili da, egurrezko modulu arinez osatuta. Sistema hau EHUk patentatu du eta inguruko egurra erabiltzeko aukera ematen du. Goi mendiko aterpe gisa eta egonaldi labur eta noizbehinkakoetarako diseinatu den arren, ohiko etxebizitzak bete behar dituen baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu da.
Eraikina autosufizientea da ur hornikuntzari (inguruko iturburu batetik hartzen da) eta argindar hornikuntzari (argindarra produzitzeko sistema propioak jarri dira) dagokionez. Azken arlo honetan beste berrikuntza sartu da eta argindarra astebeterako hornitzen laguntzen duten bizikleta estatiko bi jarri dira. Dena dela, aktibitaterik ez dagoen aldian, bizikleta horiek eguzki panelekin konbinatzen dira.
Datuak
Aterpea zabalik dago asteburu guztietan eta jai egunetan 9:30etik 13:30erako ordutegian. Ez dugu ukatuko, gauza batzuk konpondu beharreko geratzen dira sukaldean eta egurra biltzeko tokian ( biltokia eraiki behar da) baina konponketa horiei epe laburrean ekingo diegu. Edozein kasutan, jendea etengabe joan ohi da eta bisitariek oso balorazio ona egin dute . Horren erakusle dira lehen urte honetako okupazioak :
Uztailaren 24tik abuztuaren 4ra bitartean
Abuztuaren 8tik 13ra bitartean
Abuztuaren 24tik 25ra bitartean
Abuztuarren 31etik irailaren 1era bitartean
Irailaren 3tik 12ra bitartean
Irailaren 17tik 18ra bitartean
Azaroaren 28tik 29ra bitartean
Abenduaren 26tik 27ra bitartean
Otsailaren 10etik 11ra bitartean
Apirilaren 22tik 23ra bitartean
Bisitari kopuruari dagokionez, lehen urte honetan 3.500 pertsona dira aterpera joan direnak .
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27