BALMASEDA

Prentsa Aretoa

2017/05/16

FUNTSEZKOA IKUSIEZINA DA BEGIENTZAT

“Funtsezkoa ikusiezina da begientzat" Antoine Saint-Exupéri-ren Printze Txikia liburuan agertzen den esaldia da. Duela egun batzuk, Kolitza mendiko aterpeko leihotik beheko suaren berotasuna eta izarrez jositako gaua gozatzen ari nintzela, esaldi hori gogora ekarri nuen eta Printze Txikia eta azeri laguna nire ondoan irudikatu nituen, isilik, eta begiek ikusten ez dutenari begiratzen.

rss Ezagutzera eman
FUNTSEZKOA IKUSIEZINA DA BEGIENTZAT

ARGAZKIA JAITSI

 Kolitza mendia magiaz beteriko tokia da eta begientzat ikusiezina dena gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.Babes ederra, lagunekin solasean aritzeko eta lasaitasun giroan mahaia partekatzeko, presarik gabe, presiorik gabe, lekuaz eta bere handitasunaz gozatzen. Ondoan dituzun lagunen begirada adeitsuak gozatzea,  sentsazioz betetako eguna amaitzeko tenorean begiak zabalik mantentzen saiatzen zaren bitartean, abenturaren xehetasunik txikiena sentitu ahal izateko. Mendiko lehen abentura izan zen guretzat eta niretzat behintzat, guztiz magikoa izan zen. Oier eta Asier afaldu bitartean lo seko ez geratzeko ahaleginak egin zituzten (beheko sua gozoegia da eta loak erraz hartzen zaitu nekatuta zaudenean) eta nagusiek lo zakuak prestatzeari ekin genion gaueko loari abegi ona egiteko. Atsedena hartzeko eta indarrak berreskuratzeko ordua zen, hurrengo egunean mendebaldeko Bizkaiko mendien artetik eguzkiaren irteera paregabe hura gozatu nahi bagenuen. 

 “Funtsezkoa ikusiezina da begientzat". Esaldi hau da gauzen benetako balioari buruzko hausnarketa, benetako garrantzia duenari buruzkoa,hain zuzen. Begiek nahastu gaitzakete baina bihotzak ez. Kolitzako baselizan zaudenean, konpainia onean, izar iheskorrak bilatzen edo egunsenti paregabea gozatzen zaudela, une horretan inguratzen zaituen guztiak denborak ezabatuko ez duen lotura sortarazten du.

 Balmaseda inguruan ditugu aprobetxatu ahal eta behar ditugun hainbat baliabide. Lerro hauek amaitzeko orduan, iluntzeko orduak eta egunsentia Kolitzako aterpetik eta mendi tontorretik gozatzera animatu nahi zaituztet. Goza ezazue, nik gozatu ahal izan dudan moduan . 

Goza ezazu zuk ere!!

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi