BALMASEDA

Prentsa Aretoa

2017/05/22

HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoaren irekiera

rss Ezagutzera eman
HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoaren irekiera

ARGAZKIA JAITSI

Iragan maiatzaren 2an, errealitate bihurtu zen EAJ-PNVk Balmasedan hauteskundeei begira planteatu zuen  beste egitasmo bat,HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) bulegoaren irekiera,alegia.

HAZ honetan zerbitzu integrala ematen da eta herritarrak bertan egin ditzake Udalarekin egin beharreko gestio gehienak. Beraz, toki eta egun berean hainbat izapide egin daitezke, hala nola lanak egiteko baimena eskatzea, errolda agiria eskatzea edo zerga bat ordaintzea.

Gainera,  bulego hauetan beste zerbitzu batzuk ere zentralizatu dira ( denak herritarren arretarekin zerikusia dutenak ), besteak beste: dirubilketa  exekutiboa, Kontsumitzailearen Informazio Bulegoa eta erkidego eta jabegoei buruzko zerbitzu juridikoa.

Zerbitzu honetaz gain, telefono bidezko arreta zerbitzua jarri da martxan ( 010 telefonoa Balmasedatik bertatik deitzen bada eta 94 6800000 telefonoa beste udalerri batetik deitzen bada). Web gunean aurki daitezkeen luzapen hauekin http://www.balmaseda.eus/es-ES/Paginas/extensiones010.aspx , errazagoa da hitz egin nahi den zerbitzuarekin edo pertsonarekin harremanetan jartzea.

EAJ-PNVren aldetik, zerbitzu honi oso balorazio ona ematen  diogu, herritarrei Udalarekiko harremanak errazten zaizkielako eta izapideak egiteko prozesuan  inguru atsegina eta tratu profesionala eskaintzen delako.

Aste honetan bertan izateko aukera izan dut eta deigarri egin zaidan lehen gauza izan da  dagoeneko 450 herritar baino gehiago joan  direla, txanda eskatzeko aukera dagoela eta tratua hurbila eta oso profesionala izan dela. Argi dago herritarroi bizitza errazteko borondatea dagoela eta baita burokrazia ulertezinaren eta “bihar etor zaitez”  leloaren ordez, hurbiltasuna eta gure arazoak konpontzeko ardura eta gogoa erakusteko asmo argia ere.

  Berri ikusiagoak...